Datiboa hiztegian arakatu nahi du liburu honek. Hiztegia diogunean gizakiok garunean ezarririk dugun jakintza sistemaren hiztegiaz ari gara, eta hori ez da hitzaren ohiko adiera irakurle askorentzat, ezta iniziatuak direnentzat ere. Berez, gramatika sortzailean lanean dihardugun gramatikarion ikuspe...
Datiboa hiztegian arakatu nahi du liburu honek. Hiztegia diogunean gizakiok garunean ezarririk dugun jakintza sistemaren hiztegiaz ari gara, eta hori ez da hitzaren ohiko adiera irakurle askorentzat, ezta iniziatuak direnentzat ere. Berez, gramatika sortzailean lanean dihardugun gramatikarion ikuspegia da gurea, eta testuan zehar theta-rolez hitz egingo dugu, adibidez Joni liburua oparitu diot diogunean, Joni helburua eta onuraduna ere bada; Joni liburua gustatu zaio diogunean, berriz, Joni esperimentatzailea da. Helburua, onuraduna, esperimentatzailea eta abar, gogoaren hiztegian bilduta dauden aleen ezaugarri tematikoak dira eta horietaz hitz egingo dugu liburu honetan. Baita predikatuen oinarrizko konfigurazioez -esate baterako, niri hori ahaztu zait bezalakoak predikatu psikologikoez ari garela- edota konfigurazioen arteko alternantziez -adibidez, ahaztu psikologiko berak lehengoarekin batera nik hori ahaztu dut konfigurazioa ere badu, eta biek alternantzia osatzen dute-. Honelako alternantziak ez dira arbitrarioak izaten, edo, behintzat, talde semantiko jakin bateko predikatuak antzeko konfigurazioetan ager daitezke.
Este sitio web almacena datos como cookies para habilitar la funcionalidad necesaria del sitio, incluidos análisis y personalización. Puede cambiar su configuración en cualquier momento o aceptar la configuración predeterminada.
Las cookies necesarias ayudan a hacer una página web utilizable activando funciones básicas como la navegación en la página y el acceso a áreas seguras de la página web. La página web no puede funcionar adecuadamente sin estas cookies.
Personalización
Las cookies de personalización permiten a la página web recordar información que cambia la forma en que la página se comporta o el aspecto que tiene, como su idioma preferido o la región en la que usted se encuentra.
Análisis
Las cookies estadísticas ayudan a los propietarios de páginas web a comprender cómo interactúan los visitantes con las páginas web reuniendo y proporcionando información de forma anónima.
Marketing
Las cookies de marketing se utilizan para rastrear a los visitantes en las páginas web. La intención es mostrar anuncios relevantes y atractivos para el usuario individual, y por lo tanto, más valiosos para los editores y terceros anunciantes.