Unibertsoaren ordenaz pentsatzen dut, ez sistema hutsekin azaltzeko bakarrik, hura etengabe miresteko eta unibertsoan sentitzen den haren egile jakintsua gurtzeko baizik. Harekin mintzatzen naiz, haren esentzia jainkotiarrez betetzen ditut nire ahalmenak, haren onurek hunkitzen naute, haren dohainak...
Unibertsoaren ordenaz pentsatzen dut, ez sistema hutsekin azaltzeko bakarrik, hura etengabe miresteko eta unibertsoan sentitzen den haren egile jakintsua gurtzeko baizik. Harekin mintzatzen naiz, haren esentzia jainkotiarrez betetzen ditut nire ahalmenak, haren onurek hunkitzen naute, haren dohainak bedeinkatzen ditut, baina ez dut otoitzik egiten. Zer eskatuko diot? Gauzen bilakaera nigatik alda dezala? Nire aldeko mirariak egin ditzala? Nahi al nuke nik, gauza guztien gainetik haren jakinduriak ezarritako eta haren probidentziak iraunarazitako ordena maitatu behar duen honek, halako ordena nire erruz nahastea? Ez, horrelako eskaera ausartegia onartu beharrean, zigortu egin beharko litzateke. Ongia egiteko ahalmena ere ez diot eskatzen. Zergatik eskatuko diot jadanik eman didana? Ez al dit eman kontzientzia ongia maitatzeko, arrazoia ezagutzeko eta askatasuna hautatzeko? Gaizki egiten badut, ez dut aitzakiarik; nahi dudalako egiten dut: nire borondatea alda dezala eskatzea hark niri eskatzen didana eskatzea da, berak lan egitea eta nik soldata kobratzea nahi izatea da; nire mailarekin pozik ez egotea, gizakia ez izatea nahi izatea da, eta, existitzen denetik kanpoko zerbait nahi izatea desordena eta gaizkia nahi izatea da.
Este sitio web almacena datos como cookies para habilitar la funcionalidad necesaria del sitio, incluidos análisis y personalización. Puede cambiar su configuración en cualquier momento o aceptar la configuración predeterminada.
Las cookies necesarias ayudan a hacer una página web utilizable activando funciones básicas como la navegación en la página y el acceso a áreas seguras de la página web. La página web no puede funcionar adecuadamente sin estas cookies.
Personalización
Las cookies de personalización permiten a la página web recordar información que cambia la forma en que la página se comporta o el aspecto que tiene, como su idioma preferido o la región en la que usted se encuentra.
Análisis
Las cookies estadísticas ayudan a los propietarios de páginas web a comprender cómo interactúan los visitantes con las páginas web reuniendo y proporcionando información de forma anónima.
Marketing
Las cookies de marketing se utilizan para rastrear a los visitantes en las páginas web. La intención es mostrar anuncios relevantes y atractivos para el usuario individual, y por lo tanto, más valiosos para los editores y terceros anunciantes.