• EUSKADIKO FINANTZA ETA TRIBUTUEN FORU ZUZENBIDEA

    ZATI OROKORRA

    ATXABAL RADA, ALBERTO / GARCIA ROSS, JOSE JAVIER DYKINSON Ref. 9791370065409 Altres llibres del mateix autor
    Euskarazko eskuliburu berri baten sorrera unean Nork irakurtzen du unibertsitateko eskuliburu baten atarikoa? Inor gutxik: hala ere, holakoa bazara, irakurle ezezagun zaitudan hori, jakin ezazu gutxiengo aukeratu baten partaidea zarela, alegia, aldi batez lerro hauek begi aurrean jartzeko aukera egi...
    Ancho: 170 cm Largo: 240 cm Peso: 250 gr
    Sense estoc - El demanem a l'editor (de 3 a 7 dies)
    52,00 €
  • Descripció

    • ISBN / EAN : 979-13-7006-540-9
    • Encuadernació : RÚSTICA
    • Data d'edició : 05/11/2025
    • Any d'edició : 0
    • Idioma : EUSKERA
    • Autors : ATXABAL RADA, ALBERTO / GARCIA ROSS, JOSE JAVIER
    • Número de pàgines : 384
    Euskarazko eskuliburu berri baten sorrera unean Nork irakurtzen du unibertsitateko eskuliburu baten atarikoa? Inor gutxik: hala ere, holakoa bazara, irakurle ezezagun zaitudan hori, jakin ezazu gutxiengo aukeratu baten partaidea zarela, alegia, aldi batez lerro hauek begi aurrean jartzeko aukera egin dutenen multzo txiki horren kidea. Izan ere, eskuliburuaren patua horixe da: eskuratu ahala, behinolako lagunik kuttunena, gerora, behin ikasgaia gainditu ondoren, baztertua eta azkenean, ahaztua edo kasurik onenean, noizbait, beste esku gazteagoetan jarria. Hartara, liburu dendetan erosten duenetik, unibertsitateko ikasleak jakin badaki hori dela ikasgaia gainditzeko duen lehen tresna. Hasieran jakin gura dena, orrialdeak ireki ahala, berehala bihurtzen da barne harremanen toki aparta. Ikasgelan, motxilan, zorroan, tabernan, korridoreetan£ horra hor ikaslearen meneko gure eskuliburua! Eskurik esku ere badabil, orri markatuekin, azpimarratuekin, behin eta berriro, gorriz, berdez, horiz£ nork daki! Badoa kafetegitik etxeko edo apartamentuko gelara, egunero, hilero£ baina lau hilabetez soil-soilik ! Iraila edo otsaila hasi dira eta eskuliburuaren jabea da ikaslea. Lasaitu egiten da eskolan egiaztatzen duenean irakasleak eskuliburuaren edukia azaltzen duela, puntuz puntu edo beharbada, gaingiroki. Baditu eskuliburua eta ikasgaiaren egitaraua. Zer gehiago behar du ikasgaia gainditzeko? Ikasteko gogoa, jakina. Baina hori ezin eskuliburuak eman, nork berea baitu. Hasi ere, hortxe hasten da amodiozko aldia ikaslearen eta eskuliburuaren artean, irailetik abendura edo otsailetik maiatzera irauten duena. Amodioa eta aldi berean, gorrotoa, ikasleak oraindik ez baitaki eskuliburuaren orri guztiak menderatzeko eta bereganatzeko gai izango den. Istorioaren amaiera, dena den, ezin bera izan guztiontzat. Azterketaren neke-lorretan igaro ondoren, eta ikasgaia gaindituz gero, eskuliburuarentzat abandonua eta bazterketa dator. Kontrara, azterketan porrota gertatuz gero, hora hor eskuliburuarentzat bizitzaren luzapena, ikasgaiaren hurrengo deialdia arte. Eta horrela doa mundua, jira eta jira, eskuliburuak gora eta behera. Eta eskuliburuen artean, eman diezaiogun ongietorria honako honi, euskarazko eskuliburuen multzora datorren sortu berri honi. Ikaslearen zerbitzura jarri duten egileak ere ohoratu ditzagun, Javier Garcia Ross eta Alberto Atxabal Rada irakasleak. Eurek ondu zuten, duela urte batzuk, erdarazko testua, orain Alberto Atxabal Rada irakasleak euskarazko letrekin jantzi duena. Badute, horratik , aurrerantzean irakasle, ikasle eta jakin-mina duten euskaldunek nora jo euskarazko testuen bila Euskadiko finantza eta tributuen foru zuzenbidearen arloan. Katea ez da eten eta duela hogeita hamar urte hasi zen euskarazko zuzenbide eskuliburuen katea indarturik eta sendoturik agertzen da katebegi berri honen ekarpenarekin. Eskerrak, orobat, Zuzenbidearen Euskal Akademiari eta Dykinson argitaletxeari, emandako laguntzagatik eskuliburu hau argira etor dadin. Zorionak eta goresmenak egileei eta euskaratzaileari, adorea eta kemena erabiltzaileei eta ororen gainetik, zuzenbide gaietan euskaraz aurreratzeko ahalegin berriari aparteko aitortza, hurrengo beste batzuen esperantzan!

Aquest lloc web emmagatzema dades com galetes per habilitar la funcionalitat necessària de el lloc, inclosos anàlisi i personalització. Podeu canviar la seva configuració en qualsevol moment o acceptar els paràmetres per defecte.

política de cookies

Essencials

Les galetes necessàries ajuden a fer una pàgina web utilitzable activant funcions bàsiques com la navegació a la pàgina i l'accés a àrees segures de la pàgina web. La pàgina web no pot funcionar adequadament sense aquestes galetes.


Personalització

Les galetes de personalització permeten a la pàgina web recordar informació que canvia la forma en què la pàgina es comporta o l'aspecte que té, com el seu idioma preferit o la regió en la qual vostè es troba.


Anàlisi

Les galetes estadístiques ajuden als propietaris de pàgines web a comprendre com interactuen els visitants amb les pàgines web reunint i proporcionant informació de forma anònima.


Marketing

Les galetes de màrqueting s'utilitzen per rastrejar als visitants en les pàgines web. La intenció és mostrar anuncis rellevants i atractius per a l'usuari individual, i per tant, més valuosos per als editors i tercers anunciants.